2010eko abenduan ireki zen Sanagustin kulturgunea, eta Azpeitiko Kultur Mahaiaren kooperatibak 2011ko uztailaren 22an hartu zuen haren kudeaketa, udal lehiaketa atera ondoren. Sanagustinek harrezkero ostalaritza zerbitzua ere badauka. Beraz, urtebete da Sanagustin Kultur Mahaiak gestionatzen duenetik.
Sanagustin kulturguneari buruzko bideoa da (Kultur Mahaiak haren gestioa duenetik urtebetera egina, 2012ko uztailean). Esku-orria ere atera genuen 8. hilabetean.
Kooperatiba bat sortu du kulturgunea gestionatzeko. Herriko kultur talde guztiak daude Mahaian, eta udal taldeak, teknikariak eta norbanako batzuk ere bai.
Uneoroko kulturgunea, zabala, taldeen plaza, ahalmen ekonomikoaren bidez kultur ahalmena, elkarlana, aisia eta euskara gune ere bai... Horrez gain, eguneroko funtzionamendurako estilo liburua.
Bide luze baten ondoren baliatu da kulturarako Sanagustin. Eliza zen lehen. Historian zehar erabilera askotarikoa eduki du eraikinak.
Herriko plazan dago Sanagustin kulturgunea. Alboko parketik ere badu sarrera. Hemen Sanagustineko argazkiak.
Sanagustin kulturguneak denon arteko bilgunea izan behar du, herria bilduko duena, eta logotipoak batasun hori adierazten du. Arte eta Diseinu Zentroak egindakoa da.
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||