Sanagustin logoa

Albisteak

  • (2013-04-12)

    Jon Basaguren gaisorik dago eta ezingo du bihar Sanagustinen egon. Haren ordez, Arrutiko intxaurrak izen artistikoaren atzean gordetzen den Ane Arruti izango dugu Kalakanen aurretik abesten. 23:00etan hasiko da. Eta gogoratu ere, igandean 'Pottola' antzerkia izango dugula, 19:00etan.

    Azken orduko aldaketa: Izaki gardenaren ordez Arrutiko intxaurrak
  • (2013-04-11)

    Xabier Euzkitzeren 'Bisitaria' saioan Kalakaneko hirukotea izan zen atzo protagonista. Haiekin pasatako bi egun erakutsi zizkigun azpeitiarrak. Hemen, Sanagustin kulturgunean, zapatuan izango ditugu bisitan.

  • (2013-04-10)

    Azpeitiko Kultur Mahaiak eginda, gaur iluntzean ikusiko ditugun filmen sinopsi eta trailerrak biltzen dituen albistea igo dute uztarria.com-en. 21:00etan hasiko gara botatzen eta sarrera 3€tan egongo da (kultur bonoarekin doan).

  • (2013-04-10)

    Azpeitiko Kultur Mahaiko kide den 'Burrundaye' argazkilariaren eskutik iritsi zaizkigu Gariren kontzertuko argazkiak. Ikusi nahi badituzue hemen bilduma: flickr —eskerrik asko Burrundaye—.

    Gari

  • (2013-04-09)

    Anton Eguiguren zumaiarraren margolanekin osatuta erakusketa jarri dugu gaur; bihar (asteazkena), Kimuak film laburrak ikusiko ditugu, guztira bost; zapatuan, Kalakan eta Izaki gardena taldeen kontzertuak izango ditugu; eta asteko ekitaldiekin amaitzeko, igandean, 'Pottola' antzezlanarekin gozatuko dugu.

  • Erretaula finkatzen, eta argiztapen hobea aurki
    Sanagustin kulturguneko erretaulan aldamioa jarrita.
    (2013-04-08)

    Udalak segurtasuneko sarea jarriko du, Sanagustinek abisua pasatu ondoren. Bestetik, kulturguneko argiztapenean aldaketak egingo ditugu: erabilgarritasuna irabaziko dugu, argiztapen hobea eta handiagoa izango da eta, bide batez, ekonomizatu egingo ditugu argiaren gastuak.

  • (2013-04-08)

    Bada zer entzun, zer ikusi hil hauetan Sanagustinen. Eta etorriko direnak. Ateraiozu zukua kulturari, baina erabili burua. Eskuratu kultur bonoa eta ikus kontzertuak doan, umeen ikuskizunak doan, antzerkiak %50ean, dantzak %50ean, jaialdiak ere bai... 52€ren truke eros daiteke (langabetuek, ikasle edo gazte txarteldunek eta erretiratuek 39€tan). Jaso informazioa hemen edo deitu 674165684 telefonora.

    Kultur bonoari zukua ateratzeko aitzakiarik ez duzu behar
  • (2013-04-08)

    Iritsi zen eguna eta 'Ez da amaiera' diskoa ezagutu genuen zuzen-zuzenean. Lasaitasuna izango litzateke kontzertuak sortu zuen giroaren hitza. Amaiera aldera gitarra akustikoarekin bere ibilbideko kantuen errepasoa egitean jendea bereganatu zuen guztiz. Horren adierazle, kontzertua amaituta, jendeak berriro aterarazi zuela Gari, aurreikusi gabeko kantak jotzera.

  • (2013-04-05)

    Sanagustin kulturgunean edota webgune honetan eskura daitezke gaurtik aurrera. Maddonarekin Tour-a amaituta, gaur hasiko da bira berriarekin iparraldeko taldea Biarritzen (1.000 sarreratik gora saldu dituzte emanaldirako) eta berehala izango dira Sanagustinen, hain zuzen, apirilaren 13an (zapatua). Antzerkia hurrengo egunean, igandean, izango da. (Argazkia: Stefano Micchia)

    Kalakanen kontzerturako eta
  • (2013-04-03)

    Kontzertuetan, besteak beste, Gari, Kalakan eta Delorean taldeak disko berriekin; antzerkian 'Pottola' eta Zuondoan proiektuaren 'Maddi eta Antton'; film laburretan Kimuak; eta dantzan Dantzaki Orbegozo taldearekin saloiko dantzak. Umeentzat pailazoak eta erakusketak ere egongo dira. Horiek guztiak apirilean.

ABG_Benito
2013, maiatza
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  12 345
6 78 9 10 1112
1314 1516 17 18 19
20 2122 23 24 2526
27 28 29 30 31  
       

>> Hurrengo ekitaldiak

  • 2013-05-21: Aho bizarrik gabe: Benito Lertxundi.
  • 2013-05-25: Eņaut Elorrieta, kontzertua
  • 2013-05-31: Emakumeen antzerki tailerrekoen antzezpena: 'Dena berriz bueltatzen da'
Sarrerak
Jatetxea
Bazkidetza
Iradokizunak-eta
Ekitaldietako jakingarriak
  • Gari-ren kontzertua (13-04-06) Gari-ren kontzertua (13-04-06)
  • Anton Eguiguren margolariaren erakusketa (13-04-09) Anton Eguiguren margolariaren erakusketa (13-04-09)
  • Kalakan + Arrutiko intxaurrak kontzertua (13-04-13) Kalakan + Arrutiko intxaurrak kontzertua (13-04-13)
  • Kalakan + Arrutiko intxaurrak kontzertua (13-04-13) Kalakan + Arrutiko intxaurrak kontzertua (13-04-13)
  • 'Pottola' antzerkia (13-04-14)
  • Saloiko dantzen gaua (13-04-20) Saloiko dantzen gaua (13-04-20)
  • Xalto pailazoa, Xalto pailazoa, 'Show berria prestatzen' ikuskizuna (13-04-21)
  • ZuOndoan proiektua: ZuOndoan proiektua: 'Maddi eta Antton' antzerkia + 'Gu ere harrera familia' dokumentala (13-04-24)
  • Delorean + Urtzi Azkue & The Funk Junkers taldeen kontzertua (13-04-27) Delorean + Urtzi Azkue & The Funk Junkers taldeen kontzertua (13-04-27)
Uztarria.com Kultura RSS