Obrak bukatzean, beste 250 lagunentzako tokia egongo da; 550rentzat denera. "Kulturgunea mugatuta zegoen 300 lagunentzako edukierarekin. Beraz, lanak bukatzean Azpeitiko kultur eskaintza hobetzea lortuko da", dio Udalak.
Nömadak TX Zuzenean kontzertua izan genuen Sanagustin kulturgunean, atzo (ekainak 10). Oso ondo prestatutako emanaldia da Oreka TX-eko bikoteak Mixel Ducau musikariaren laguntzarekin osatutakoa. Jakinekoa eta ezaguna da jada txalapartariek munduan zehar egin zuten bidaia, herrialde ezberdinetatik igaro baitziren bertako elementuekin txalapartak sortu eta hango musikariekin kantuak sortzeko. Gero dokumentala egin zuten bidaia horren inguruan eta baita sari batzuk jaso ere. Atzokoa proiektu horren jarraipena izan zen: zuzeneko kontzertua.
Ezker Abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak osatutako proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dute mahai-inguru bidez, Sanagustin kulturgunean. 'Irtenbidea badago. Eraldaketa soziala eta burujabetza' izeneko proposamena eskualdez eskualde ari dira aurkezten eta Azpeitian egingo dute bihar, 19:00etan.
Hiru kazetarik Patxi Juaristi Azpeitia Zero Zaborreko kidea elkarrizketatuko dute zuzenean, bihar (zapatua), 12:00etan. Asteari amaiera emateko, Oreka TX taldearen Nömadak TX Zuzenean kontzertua izango dugu, igandean, 18:30ean.
Liburuaren gainean eginiko bideo proiekzioa bota, bertsoak abestu eta ipuinen pasarte txikiak irakurri zituzten hizkutza ezberdinetan, atzoko ekitaldian. 45 minutuko iraupena izan zuen, Urola Ikastolako ikasleek ederki prestatutako aurkezpenak. Jendea ere erakarri zuen, 100 lagunetik gora bildu baitziren.
Gaur, ekainak 7, jendaurrean aurkeztuko dute 'Pausoz pauso... euskaldun eleanitzak helburu' liburua, 19:00etan. Atzo, haur eta gazteen antzerki tailerrekoek ikasturte amaierako jaialdian antzeztutako bi obrek ikusmina sortu zuten eta jende asko bildu zen kulturgunean haien lanak ikusteko.
Gaur, ekainak 6, haur eta gazte antzerki tailerrekoek ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute Sanagustinen. 18:30ean hasita, "artista gazteak" seigarren aldiz igoko dira oholtzara bi lan berrirekin: 'Sekretuen lapurrak' eta 'Mariano piano'.
Ostiralean izango da Sanagustinen, bailarako baserritarrekin elkarlanean antolatuta, 18:00etan. Ardogile hauek mahatsetik ardoa botilatan sartzerainoko ekoizpen prozesu guztia egiten dute eta ardo ekologikoa ere ekoizten dute.
2011ko urtarrilaren 25a: hamar egun lehenago Tunezen Ben Ali boteretik bota egiten dute eta eraldaketarako atea irekitzen da. Egipton Khaled Said, poliziak eraildako gaztearen elkartasun taldeek gobernuaren aurka elkarretaratzeak deitzen dituzte. Askatasun eta justizia grinak beldurra baino indartsuagoak dira eta mundu guztia astinduko duten erreboltei hasiera emanen diete. Ekialde Hurbileko diktadore iraunkorrenenetako bat boteretik erori zen 18 egunetako barne kronika. Gaur, Argia emanaldien zikloaren barruan, 21:30ean.
Han eta hemen egongo da eta baita Azpeitian ere: "Gazta Zati Bat dokumentalak euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkeztuko du: gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez... Giza faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da". Uztailaren 11 eta 12an izango da eta joango gara zehazten zer eta noiz izango den, baina dokumentala eta hitzaldia egongo dira.
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||