Aurtengo saninazioetako zezenketetako kartela aurkeztu dute Azpeitiko Zezenzale Batzordeko kideek gaur, osteguna, Sanagustin kulturgunean. Joxin Iriartek esan duenez, "zezen suharrak eta kalitatezko toreatzaileak izango dira aurtengoan". Albistea osorik uztarria.com-en.
Igandean, 18:30ean, Errimak oinetan emanaldia izango dugula-eta, sortzaileetako bat den Elizasuri elkarrizketa egin diogu. Ikuskizuna nola sortu zen eta nola osatua dagoen azaltzen du, besteak beste. Olatz Prat azpeitiarrak parte hartzen du emanaldian bertsoak abestuz.
Astelehenean eta asteartean (uztailak 2 eta 3) izango dira Ahotsenea sortzaileen guneak antolatuta eta Azpeitiko Kultur Mahaiak lagunduta. Egungo kultur egoeraren diagnosiak, sortzaileen elkar ezagutza eta lanak ezagutarazteko bideak dituzte, besteak beste, jorratzeko abiapuntutzat. Arlo guztietako kultur sortzaileei dago deialdia zabaldua. Izena info@ahotsenea.net-en ematea besterik ez da behar. (Irakurri Gotzon Barandiaran antolatzaileari Berrian egindako elkarrizketa)
Bihar, osteguna, 13:00etan, Azpeitiko Zezenketen Batzordeak aurtengo zezenketen berri emango du prentsaurrean. Egitaraua iragartzeko erabiliko duten kartela zein izango zen erabaki zuten duela gutxi, azken urteetan egin bezala, kartel lehiaketa antolatuta. Valen Garciak irabazi zuen lan honekin.
Producciones Vikingas ekoiztetxeak igo du bere Facebookean Niche Flowren bideo hau. Hil honen 16an, Potato taldearekin batera izan zen Sanagustin kulturgunean.
Gaur goizetik uztailaren 4ra arte egongo dira azkoitiarraren lanak zintzilikatuta. Hurrengo hileko erakusketa Aitzealdenk! Zuzenean 01 musikaldiko argazkiena izango da, herriko hainbat lagunek ateratako argazkiekin osatua.
Azkoitiarraren lanekin osatuko dugu ekaineko erakusketa eta astelehenetik hurrengo hilaren 4a arte egongo da ikusgai. Gainera, itxura berria izango du kulturguneak erakusketa jartzean, izan ere, Mediateka lekuz mugitu dugu eta hark betetzen zuen txoko hura ere erakusketaren parte izango da aurrerantzean.
Uztailean izango diren bi ekitaldi hauetarako sarrerak saltzen ari gara dagoeneko. Haatik Dantza Konpainiak uztailaren 1ean aurkeztuko digu bere lan berria, 'Errimak oinetan. Dantza berriak, bertsoei jarriak'. Sarrerak 6€tan daude salgai, kulturgunean eta baita webgune honetan ere. Jon Maiak zuzendutako dokumental berria ikusteko aukera ere izango dugu uztailaren 11n, 5€tan —hauek ere leku beretan salgai—, eta, gainera, hurrengo egunean kulturgunean izango dugu 'Gazta zati bat' dokumentalaren gainean antolatutako solasaldian.
Mumia Abu-Jamal kazetaria eta Pantera Beltzetako militante ohia 1981eko abenduaren 9an atxilotua izan zen polizia bat ustez erailtzeagatik. Frogen desagertzea, lekukoei estortsioa… beharrezkoak izan ziren “ahotsik gabekoen ahotsa” bezala ezagutua zena heriotzera zigortzeko. Orduz geroztik, bere errugabetasuna frogatzeko borroka ez da amaitu. Dokumental honetan hainbat elkarrizketaren bitartez Mumiaren istorioa eta egoera ezagutzeko aukera izango dugu. Bihar, asteazkena, 21:30ean botako dugu.
Niche Flow kubatarrak 'La cosecha' disko berria aurkeztuko du Azpeitian eta Potatok bere ibilbide oparoan beste ale bat gehiago jarriko du. Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak (AZTE) eta Sanagustin kulturguneak antolatuta, 23:00etan hasiko da kontzertua.
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||