Sanagustin logoa

Albisteak

  • (2012-07-24)

    "Gazteluko erregeak Nafar Mendebaldea konkistatu zuenetik 800 urtetik gora pasa badira ere, 500 urte egingo ditu, uztailaren 25ean Albako Dukea Nafarroa Garaia konkistatzera Iruñera armaturik sartu zela". Azpeitiko napar zuzterrak taldekoek ekitaldiak antolatu dituzte biharko (uztailak 25, asteazkena), eta kulturgunean Udal Adierazpen instituzionala irakurriko dute eta ondoren, bertsoak izango dira konkistari buruzko bideo eta bertso saioz girotuta. Albistea hemen.

  • (2012-07-23)

    Mantenu lanak direla-eta, uztailaren 28rako antolatu genuen Argia emanaldiko 'Etorkizuna erraustuz' dokumentala ez da egongo. Barka eragozpenak.

  • (2012-07-20)

    Ikerne Badiola asteazkenean izan zen kulturgunean. Lopez de Etxezarreta Kultura zuzendariarekin etorri zen. Sanagustineko lantaldeko arduradunek, alkateak eta zinegotzi batzuek hartu zituzten. Laupabost orduan egon ziren.

    Kultura diputatua Sanagustinera etorri da, proiektua bertatik bertara ezagutzera
    Mikel Ibarzabal zinegotzia, Garazi Lopez de Etxezarreta Aldundiko Kultura zuzendaria, Kontxita Martija zinegotzia, Ikerne Badiola Kultura diputatua, Eneko Etxeberria alkatea eta Xabier Aranbarri Sanagustineko kudeatzailea asteazkenean, kulturgune atarian.
  • (2012-07-20)

    Bi urte lantzen jardun ostean, atzo aurkeztu zuten 'Emakumeenganako indarkeria jasan dutenei arreta hobetzeko protokoloa'. Berau sortzen parte hartu zuten eragileek idatzia sinatu zuten egindako ekitaldian (ikastetxeek, segurtasun indarrek, Lanbidek....). Aurkezpenean esan zutenez, txartel batzuk banatuko dituzte ekimen honen zerbitzuak baliatzera (laguntza psikologikoa, juridikoa eta ekonomikoa) bultzatzeko.

    Eman pausoa
  • Indarkeriaren aurrean, eman pausoa
    (2012-07-19)

     'Emakumeenganako indarkeria jasan dutenei arreta hobetzeko protokoloa' aurkeztuko du Udaleko Parekidetasun sailak. Bertan izango dira, sailekoez gain, protokoloaren edukia landu duten eragileen ordezkariak. 19:00etan hasiko da.

  • (2012-07-17)

    "Filmak gertakari eta pentsamolde sorta erreala biltzen du, eta gure herriaren inguruko hausnarketa sustatu nahi du, bizitzaren, bakearen, indarkeria-eza aktiboaren, herri partaidetzaren, giza eskubideen eta askatasun eta justizia soziala xede dituen aldaketaren alde".

  • (2012-07-16)

    Asteazkenean lehena, 'Ziztadak' dokumentala eta honen gainean sortutako solasaldiarekin. Ostegunean, 'Emakumeenganako indarkeria jasan dutenei arreta hobetzeko protokoloa'-ren aurkezpena, Azpeitiko Parekidetasun sailak antolatuta eta ostiralean, Sanagustin kulturgunearen kudeaketa Kultur Mahaiaren esku geratu zenaren urteurrena dela-eta, ekitaldi xume bat egingo dugu.

  • (2012-07-13)

    'Gazta zati bat' dokumentala ikusi genuen herenegun eta atzo solasaldia izan genuen Jon Maia eta Anjel Oiarbide egileekin. 300 eta 50 bat lagun izan ziren bi saioetan, hurrenez hurren. Datorren asteazkenean, uztailak 18, dokumental eta solasaldi saioekin jarraituko dugu eta Euskal Herriko indarkeria-eza aktiboari buruz sortu duten 'Ziztadak' izenekoa botako dugu, Sabino Ormazabal eta Bidea Helburu elkarteko beste kide bat bertan direla honen inguruko solasaldian parte hartzeko.

    Hurrengo astean,
  • (2012-07-12)

    Sarrerak agortu egin ziren atzo 'Gazta zati bat' dokumentala ikusteko; 300 lagun etorri ziren autodeterminazioaren aldeko filma ikustera. Gaur, Jon Maia zuzendariarekin eta Anjel Oiarbide Nazioen Mundua elkarteko kidea eta dokumentaleko protagonistetako batekin solasaldia izango dugu, 19:00etan.

    Jon Maia eta Angel Oiarbiderekin solasaldia gaur
  • Ikusmina dago
    (2012-07-11)

    Gaur iluntzean, 21:30ean, botako dugun dokumentala ikusteko 150 sarreratik gora saldu dira. Oraindik ere eros daitezke webgune honetan edo kulturgunean bertan. Bihar, egileekin solasaldia izango dugu eta hemen izango ditugu Jon Maia eta Angel Oiarbide. (Dokumentalaren kantetako bat da beheko hau; musikaz Xabier Solano eta Zigor Lanpre Esne Beltzako kideak arduratu dira)

ABG_Benito
2013, maiatza
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  12 345
6 78 9 10 1112
1314 1516 17 18 19
20 2122 23 24 2526
27 28 29 30 31  
       

>> Hurrengo ekitaldiak

  • 2013-05-21: Aho bizarrik gabe: Benito Lertxundi.
  • 2013-05-25: Eņaut Elorrieta, kontzertua
  • 2013-05-31: Emakumeen antzerki tailerrekoen antzezpena: 'Dena berriz bueltatzen da'
Sarrerak
Jatetxea
Bazkidetza
Iradokizunak-eta
Ekitaldietako jakingarriak
  • Gari-ren kontzertua (13-04-06) Gari-ren kontzertua (13-04-06)
  • Anton Eguiguren margolariaren erakusketa (13-04-09) Anton Eguiguren margolariaren erakusketa (13-04-09)
  • Kalakan + Arrutiko intxaurrak kontzertua (13-04-13) Kalakan + Arrutiko intxaurrak kontzertua (13-04-13)
  • Kalakan + Arrutiko intxaurrak kontzertua (13-04-13) Kalakan + Arrutiko intxaurrak kontzertua (13-04-13)
  • 'Pottola' antzerkia (13-04-14)
  • Saloiko dantzen gaua (13-04-20) Saloiko dantzen gaua (13-04-20)
  • Xalto pailazoa, Xalto pailazoa, 'Show berria prestatzen' ikuskizuna (13-04-21)
  • ZuOndoan proiektua: ZuOndoan proiektua: 'Maddi eta Antton' antzerkia + 'Gu ere harrera familia' dokumentala (13-04-24)
  • Delorean + Urtzi Azkue & The Funk Junkers taldeen kontzertua (13-04-27) Delorean + Urtzi Azkue & The Funk Junkers taldeen kontzertua (13-04-27)
Uztarria.com Kultura RSS