Kriston burrundaye ekimenari amaiera emango dion kontzertuak izango dira, 23:00etan hasita. Aurretik (17:00), Etxe Zuri aurreko eta Frontoi Txiki pareko guneetan, Old Bridge, Reddum, Aldexok, M eta Estruktura taldeek joko dute. Bideoan Belar Txarrak taldearen 'Noiz nahi' kantua.
Atzo, asteazkena, Sanagustin kulturgunean izan genuen Amonarriz. Urriaren 3an, azpeitiarrez jositako mahai-inguru bat moderatuko du tolosarrak (badu meritua) eta datorkionaz jabetzeko bueltatxoa egin zuen. Argazkia testigu.
Josu Goenaga, Eider Alkorta, Maitane Izagirre eta Maddi Aranguren azpeitiarrek hartuko dute parte 'Gazteak, euskara eta hitanoa Azpeitian' izenburupean, Sanagustinen. Haiek egin dituzten ikerketetan oinarrituta, Azpeitiko euskararen egoera aztertuko dute, bereziki, gazteena eta hitanoarena. Kike Amonarrizek egingo ditu moderatzaile lanak, Izagirre eta Arangurenen tutorea izan baita haien lanetan.
"Kalea, nire obrak bizia hartzen duen tokia. Kalea, jendearen eguneroko eszenatokia. Kalea, istorio askoren lekuko. Nire imaginazioa dantzan jarri eta ideiak jaiotzen diren lekua. Zaharkitua dagoenak bizitza gehiago du barnean. Espresio gehiago aurki dezaket eta horrek jokua ematen dit lanerako orduan".
Datorren zapatuan zortzi, herriko taldeen kontzertuak izango ditugu herrian, 17:00etatik aurrera. Old Bridge, Reddum eta Aldexok taldeek hasiko dute 'burrundaye', Etxe Zurineko gunean eta, aldi berean, Frontoi Txikiko gunean M eta estruktura taldeak ariko dira. Iluntzean (23:00etan), Sanagustin kulturgunean, Sardin Zaharrak, Belar Txarrak eta Der Untergang taldeen kontzertuekin isilduko da eguna.
Iker Galartza eta Joseba Usabiagak antzezten duten obra berria ikusteko sarrerak internetetik eros daitezke hemen edo kulturgunean bertan ere badaude gaurtik. Aldez aurretik erosiz gero 10€ izango da sarrera, bestela leihatilan 12€tan egongo dira. Irailaren 23an (igandea) izango da eta 18:30ean hasiko da.
Atzo (asteazkena), Mixel Etxekopar eta Nicole Lougarot Sanagustin kulturgunean izan genituen. Kulturzale eta sortzaile aski ezaguna da Etxekopar: txistularia, bertsolaria, abeslaria, eta azken urteetan 'Xora' eta 'Gartxot' filmeetako egile eta partaideetako bat. Lougarot sortzailea eta bera Zuberoako Hebentik kolektiboko kide dira. Makina bat ekitaldi dituzte prest jendaurrean aurkezteko. Besteak beste, 'Datozenak' atalean aurreratu genuen eta Sanagustinen egingo duten 'Pilotarhitza'. Horrez gain, ordea, bestelako lanen gainean ere jardun genuen berriketan. Laster izango dituzue bisitaren fruituen berriak.
Txalo produkzioak-ek aterako duen lan berria da eta irailean estreinatuko du. Besteak beste, Azpeitian ikusteko aukera izango dugu, hilaren 23an (igandea). Soldaduskan ezagutuko diren Agustin eta Joxe bi lagunen arteko gau bateko solasaldia antzeztuko dute Usabiaga eta Galartzak. Ernesto Caballerok idatzitako umorezko obra da.
Abuztuak 28 da gaur, asteartea. Iaz (igandea tokatu zen), kulturguneari izena ematen dion santuaren egunaren aitzakia horrekin, umeentzako eguna jartzea pentsatu genuen eta eutsi egin diogu aurten ere, ohitura bihur dadin. Joan den igandean ospatu genuen filma, txokolatada eta Eriz magoaren ekitaldiarekin. Hasieran, Marmaduke filma ikusten 50 bat lagun izan ziren eta pixkanaka-pixkanaka gero eta jende gehiago etorri zen, Eriz Magoarekin 130 bat izateraino.
Hilaren 28an San Agustin eguna dela-eta, hainbat ekitaldi antolatu ditugu Sanagustin kulturgunean, baina abuztuaren 26an (igandean) ospatuko dugu. Pasa den urtean bezala, egun hau umeei eskainiko diogu eta horretarako umeentzako filma baten proiekzioa, txokolatada, eta Eriz Magoaren magia ikuskizuna izango ditugu, hurrenez hurren. 16:00etan hasiko da ospakizuna eta guztia doan izango da.
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||