Sanagustin logoa

Albisteak

  • (2012-10-23)

    Bihar, asteazkena (urriak 24), 20:30ean, Erabaki produkzioak taldearen lehen lana: bi pertsonaia, telefono dei bat, oroitzapenak... Erika Olaizola, Gurutze Eizmendi eta Iñigo Aranbarri aktoreekin.

  • (2012-10-22)

    Sanagustineko ostiraleko eta larunbateko kontzertuetan giro polita eta jende asko izan zen. MobyDick, Anai-arrebak, Grises, Ama Say, Lisabö eta DJ Makala aritu ziren.

    Aitzealdenk!02 ederra izan da
    Lisabö taldea, larunbateko kontzertuan.
  • (2012-10-20)

    MobyDick, Anai-arrebak eta Grises musika taldeak aritu dira bart Sanagustinen, eta 150 lagun pasa bildu dituzte. Gaur gauean (larunbata): Ama Say, Lisabö eta DJ Makala. Aurrez sarrerak erosteko, hemen.

    Giro polita Aitzealdenk!02-ko lehen saioan
    MobyDick eta Grises bart gauean, Sanagustinen (argazkiak: Alaitz Ruiz)
  • (2012-10-19)

    22:15ean irekiko ditugu Sanagustin kulturguneko ateak. Gaurko kontzertuekin ikuskizuna eta dantza giroa ziurtatuta ditugu. Bihar, ere ordu berdinean zabalduko ditugu ateak, eta Dj Makalak giroan sartzen lagunduko digu, 23:00etan Ama Say taularatu arte. Honek amaiatu eta Lisabö prestatu bitartean ere Makalak beteko digu tartea. Lisabök amaitzean, orduan bai, ordu txikiak arte jardungo du Dj Makalak. Prest zuzeneko musikaz ondo pasatzeko?

  • (2012-10-19)

    Urriaren 24an (asteazkena), 20:30ean, Sanagustin kulturgunean. Natasha films eta Nazkau ez produkzioak taldeek bat eginda sortu dute Erabaki produkzioak eta lehen lana egin berri dute. Laburmetraiak 9 minutuko iraupena du, eta hemen aurrerapen bideoa (beheko hau).

  • (2012-10-19)

    Aquilino Amezua organogilearen omenaldi zikloaren baitako kontzertua izango da. 13:00etan hasita,  'Pamplona feria del toro' pasodoblea, 'Calypso' doinu dantzagarria, ABBA taldearen 'ABBA Cadabra' eta beste entzungo ditugu.

  • (2012-10-18)

    Aitzealdenk! jaialdian ariko da. Gontzal Bilbao bateria jotzailearen elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk, eta aurrerapena jarri du webean.

  • (2012-10-16)

    'Oroimenaren bidaia' dokumentalak Urolako trenaren inguruko oroitzapenak jasotzen ditu. Urolako trena ezagutu zuten langileek nahiz erabiltzaileek hitz egiten dute gogoan dutena azalduz. Bideoan parte hartu duten hiru lagunekin, bideoa ikusi ondoren, mahai-ingurua egingo dugu. Bertan izango dira: Gotzon Lizaso, Ignacio Galdona eta Juan Karlos Arellano. Trena eta kultura zikloaren baitako ekitaldia da.

    Urolako trenaz dokumentala ikusiko dugu
  • (2012-10-15)

    Halaxe. Edo biluzik ere esan daiteke. Ordulariaren zaratak, telefonoa, trena eta gauza gutxi gehiagoren soinuek bakarrik bete zituzten ikustera etorritako 50 lagunen belarriak. Gainontzean, isiltasuna eta aurpegi-gorputzeko mila keinu. Atrezzoa bikaina. Hori bai, umorezkoa baino, tragediazko antzerkia gehiago zen. Hala ere, lehen esperientzia antzerki mutuarekin ederra izan zen.

  • (2012-10-11)

    Mundu mailako birak egiten dituen Azar teatro taldearen lana da (Valladolid, Espainia). Hitzik ez du eta berezi egiten du horrek, halakoak ikusteko aukera handirik ez delako izan orain arte. Tren geltoki batean bizi diren senar-emazte baten gorabeherak dira komedia honen mamia. Egunero egiteko finkoak ditu bikoteak, ordu berean, leku berean, tren beraiekin... errutina dute eguneroko ogia, trenen ordutegiak agindutakoa. Baina egun baten, Burdinbidearen konpainiak begirale bat bidaliko du bikotearen lana aztertzeko eta hauek etxean hartu beharko dute gonbidatua. Hortik aurrera gauzak aldatu egiten dira. Trena eta kultura zikloaren baitako ekitaldia da. Sarrerak 5 eurotan daude, hemen eta kulturgunean. 19:00etan hasiko da.

Kultur bonoa
2013, maiatza
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  12 345
6 78 9 10 1112
1314 1516 17 18 19
20 2122 23 24 2526
27 2829 30 31  
       

>> Hurrengo ekitaldiak

  • 2013-05-25: Eņaut Elorrieta, kontzertua
  • 2013-05-28: 'LOMCEri ez! Guk gure eskola' hitzaldia
  • 2013-05-31: Emakumeen antzerki tailerrekoen antzezpena: 'Dena berriz bueltatzen da'
Sarrerak
Jatetxea
Bazkidetza
Iradokizunak-eta
Ekitaldietako jakingarriak
  • Gari-ren kontzertua (13-04-06) Gari-ren kontzertua (13-04-06)
  • Anton Eguiguren margolariaren erakusketa (13-04-09) Anton Eguiguren margolariaren erakusketa (13-04-09)
  • Kalakan + Arrutiko intxaurrak kontzertua (13-04-13) Kalakan + Arrutiko intxaurrak kontzertua (13-04-13)
  • Kalakan + Arrutiko intxaurrak kontzertua (13-04-13) Kalakan + Arrutiko intxaurrak kontzertua (13-04-13)
  • 'Pottola' antzerkia (13-04-14)
  • Saloiko dantzen gaua (13-04-20) Saloiko dantzen gaua (13-04-20)
  • Xalto pailazoa, Xalto pailazoa, 'Show berria prestatzen' ikuskizuna (13-04-21)
  • ZuOndoan proiektua: ZuOndoan proiektua: 'Maddi eta Antton' antzerkia + 'Gu ere harrera familia' dokumentala (13-04-24)
  • Delorean + Urtzi Azkue & The Funk Junkers taldeen kontzertua (13-04-27) Delorean + Urtzi Azkue & The Funk Junkers taldeen kontzertua (13-04-27)
Uztarria.com Kultura RSS