Atzo, osteguna, aurkeztu zuen Eñaut Elorrietak diskoa, bakarka atera duen lehena. Hainbat idatzizko hedabidek jaso dute albistea gaurko aleetan. Besteak beste, "melodia klasikoak" erabili dituela, "hitzetan oinarritutako" diskoa dela eta aurrera begira gehiago egongo direla esan ditu aurkezpenean: "Bakarkako ibilbideari heltzeko asmoa dut; hau ez da izango zerbait noizean behingoa". Sarrera dezente saldu dira dagoeneko kulturgunean, hilaren 25ean emango duen kontzerturako.
"Zuzenekoetan diskoa bere horretan defendatzen saiatuko naiz, diskoarekiko fidela izaten". Berria egunkariak eginiko elkarrizketan (bideoan duzue) esandakoa da. Diskoaren zertzeladak bihar iritsiko zaizkigu Elkar-ek Bilbon duen aretotik, baina zuzenean, eta Gipuzkoan lehenbizikoz, Sanagustin kulturgunean izango dugu proiektu berri hau bertatik bartara ezagutzeko. Sarrerak eskuratzeko kulturgunean edo hemen dituzue, 10€tan (egunean bertan 12€tan egongo dira).
Elgoibarren jaioa da Oria, baina Azkoitian bizi da. Bere kasa ikasi zuen margotzen, autodidakta da, eta ikasketa horien emaitzak dira ikusgai daudenak kulturgunean. Guztira, 16 artelan jarri ditu. Ekainaren 3a arte egongo da. Margolan ikusgarriz osatu du eta Imanol Elias zenari eskaini dio.
Maiatzeko kontzertua eskainiko digute bihar, hilak 11n, eta, besteak beste, 'Star Wars', 'Cuadros de una exposición', 'Yackety Sax', pasodoblea... joko dituzte. Irudi batzuk ere erabiliko dituzte musika apaintzeko, aipatutako lehen bi abestietan. Asteburu Musikalen baitako kontzertua izango da. Jarraian Musika Bandak eskainiko duen kontzertuaren azalpena duzue.
'Emaztegaiaren semea' antzezlaneko aktoreetako bat da Irastorza. Alzheimerrak jota dagoen emaztegaiaren papera egiten du. Filmak izandako arrakastaren ondoren, antzokietara eraman eta jendeak ongi hartzeko erronka dute. 'Urola Kostako Hitza'k elkarrizketa egin zion Zumaian antzeztu behar zutela probestuta eta hura gogorarazi nahi dugu hemen, antzezlanaren gainean jarduten duelako.
Asier Hormaza, Sara Cozar, Kandido Uranga, Iñake Irastorza eta Mikel Laskurain aktore ezagunek egiten duten komedia da. "Eszena gehienetan, elkarrizketa dramatikoen erdian, umorea azaltzen da", adierazi izan dute egileek. Oraindik sarrerak badaude hemen eta kulturguneko tabernan. 19:00etan hasiko da.
Lagun giro ederrean pasa genuen zapatua reggaea entzunez gau osoan. 12 Tribu taldeak eman zion hasiera eta 'Roots again' disko berriko kantuak ezagutu genituen. Bikaina aurkezpena. Azpeitiarren atzetik, Survival Bob Marley Tribute band-ekoekin denori ezagunak zaizkigun kantuak entzun genituen, hiru abeslariren ahotsetan. Eta ondoren, Patxi eta Willy Roots Brothers-en DJ lanekin jarraitu genuen gau berezia izan zenari agur esan arte. Argazki bilduma flickr-en.
Luis Gurrutxagak zuzendu eta Nabarralde elkarteak argitaratutako dokumentala ikusiko dugu, bihar (asteartea), Sanagustin kulturgunean. Azpeitiarron napar zuzterrak taldeak antolatu du ekitaldia eta bideoaren ondoren Beñi Agirre historialariak hitzaldia emango du.
Azpeitiko Kultur Mahaiak egin dio elkarrizketa taldeari uztarria.com-en: "Ostiral gauetan entseatzen dute. Urrestillako Triku Musika Elkartean, beheko lokalean. 21:30ean hitzartzen dira 10 laguneko koadrila bat eta roots reggaea egiten dute. Ekain Artola eta Oihana Aldazabal kideekin egon gara eta elkarrizketa egin diegu ateratzear diren diskoaren harira eta bihar Sanagustin kulturgunean joko dutela probestuta".
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||