San Agustin eguna dela-eta, umeentzako zerbait berezia prestatuko dugu. Joango gara egunotan zehazten.
Irailaren 30era arte egongo da jarrita.
Kriston burrundaye kontzertuen egitaraua:
17:00etan, Etxe Zuriko gunean (eguraldi txarra egiten badu, Orkatzen):
Old Bridge
Reddum
Aldexok
Frontoi Txikiko gunean (eguraldi txarra egiten badu Txarrantxan):
M
Estruktura
23:00etan, Sanagustin kulturgunean:
Sardin Zaharrak
Belar Txarrak
Der Untergang
Asmoen aurkezpena egingo dute eta ondoren bi lan-talde sortuko dituzte, bata garapen ekonomikoarentzat eta bestea politiko sozialarentzat.
Euskararen aldeko bideo bat prestatzen ari dira arlo ezberdinetako pertsonaiak bilduz. Azpeitian aktore ezagunekin grabatu nahi dute, kulturgunean. Oraindik ez da publiko egin ekimena.
Urko Egañak beste batzuekin lankidetzan atera duen proiektua da, bertsolaritza eta literatura uztartzen dituena. "Bi aldeetako jendearen arteko uztarketa eskaini nahi du. Betiko bederatzi ipuin, eta Euskal Herriko eta Catalunyako kondaira bana biltzen ditu 11 Kantatzekok. Kontakizun hauek bertsotara moldatuta egonik ere, prosan ematen den idazkera bera mantentzen ahalegindu gara berezko kontakizunetik bertsoetarako tartea ahalik eta laburrenen egin nahirik..." Informazio gehiago: www.11kantatzeko.com/.
Sinopsia: "1985. urteko negua. Algezirasen bi lagun soldaduskan. Ez, bi ezagun. Edo lagun egingo diren bi ezezagun. Edo elkar ezagutzeko aukerarik ere izango ez duten bi lagun. Azken finean bi euskaldun etxetik kanpo. Bata soldaduska amaitzekotan. Bestea hasi berritan. Esperientzia, inozentzia, adiskidetasuna, inbidia, borroka, leialtasuna… denak batera, denak gau batean. Bata bestearen kontra eta bata bestearekin bat. Esperientziak konpartitzeko, bizipenak eta biziminak kontatzeko gau aparta. Agustin eta Joxe soldaduskaren esklabo. Bizitzaren morroi. Jaioterriaren karga. Etxekoen nostalgia. Batzutan bizi, bestetan motel, hau da Algezirasen gau bat. Gau hotz bateko erreleboa."
Produktorea: Txalo.
Egilea: Ernesto Caballero.
Zuzendaria: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Iker Galartza eta Joseba Usabiaga.
Generoa: Umorea.
Sarrera: 10€ aurrez / 12€ leihatilan.
Ordua: 18:30.
Mahai-inguruan, euskarak Azpeitian bizi duen egoera aztertuko da, lau azpeitiarrek burututako ikerketen argitan, arreta berezia jarriz gazteengan eta hitanoaren erabilpenean.
Lehen ikerketa, Josu Goenagak eta Eider Alkortak burutu zuten 2001ean Azpeitiko Euskara Patronatuaren beka baten laguntzaz. Beraiek duela hamarkada bat aurkitu zuten egoera azalduko dute eta orduan proposatu zituzten lan-ildoak. Ikerketa hau, bestalde, baliagarria gertatuko zaigu beste bien abiapuntu gisa, ondorengo hamarkadako bilakaeraren nondik norakoak hobeto ulertzeko.
Maitane Izagirrek eta Maddi Arangurenek aurkeztuko dituzten ikerketak, HIZNET Hizkuntza-plangintza graduondoaren sakontze-egitasmo gisa landutako lanak dira. Izagirrek hitanoaren erabilera aztertu du bereziki eta Arangurenek ikuspuntu eta metodologia kualitatiboa erabiliz hurbildu da gazteen erabilerara. Kike Amonarriz izan da bien tutorea lan horietan, eta hori dela eta beteko ditu moderatzaile lanak mahai-inguruan.
Partaideak: Josu Goenaga, Maitane Izagirre eta Maddi Aranguren.
Moderatzailea: Kike Amonarriz.
Udalak emana.