AItzealdenk! Zuzenean musikaldiaren lehen edizioan ateratako argazkiekin egindako erakusketa izango da. Oihan Amezua, Igor Froilan, Alaitz Ruiz, Xanti Rodriguez, Alberto Beloki, Borja Eizagirre, Iban Etxezabal eta Juan Mari Ibarzabalek ateratako argazkiekin osatuko da. Uztailaren 20ra arte egongo da.
Dokumentala ikusteko sarrera: 5€.
Sinopsia: "Gazta Zati Bat dokumentalak euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkeztuko du: gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez... Giza faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da".
Uztailaren 11n dokumentala botako dugu eta hurrengo egunean, uztailaren 12an, Jon Maia eta Angel Oiarbide egileen solasaldia izango dugu, (solasaldia doan).
Sarrerak on-line:
Euskal Herriko indarkeria-eza aktiboari buruzko dokumentala (Bidea Helburu taldeak eta Fora de Quadre Kazetaritza Elkarteak elkarrekin sortutako lana).
"Filmak gertakari eta pentsamolde sorta erreala biltzen du, eta gure herriaren inguruko hausnarketa sustatu nahi du, bizitzaren, bakearen, indarkeria-eza aktiboaren, herri partaidetzaren, giza eskubideen eta askatasun eta justizia soziala xede dituen aldaketaren alde.
Etxe partikularretan legez kanpo sorturiko lehen ikastoletatik Kukutzara. Lemoizi eginiko oposizio baketsutik Demo mugimendura. Elkarrizketaren aldeko apustutik Ipar Euskal Herrian laborantza ganbara gauzatzera. Mugimendu hauen eta beste askoren protagonistek euren aldarrikapenen leku gogoangarrienetara itzuli dira bertatik mugimendu haiei buruz hitz egiteko eta indarkeria-ezaren balioaz eta indarraz hausnartzeko".
Webgunea: http://ziztadaktabanos.wordpress.com/
Sabino Ormazabal eta Bidea Helburu elkarteko beste kide bat etorriko dira hitz egitera.
Parekidetasun sailak antolatuta.
"Gazteluko erregeak Nafar Mendebaldea konkistatu zuenetik 800 urtetik gora pasa badira ere, 500 urte egingo ditu, uztailaren 25ean Albako Dukea Nafarroa Garaia konkistatzera Iruñera armaturik sartu zela". Azpeitiko napar zuzterrak taldekoek ekitaldiak antolatu dituzte, eta kulturgunean Udal Adierazpen instituzionala irakurriko dute eta ondoren, bertsoak izango dira konkistari buruzko bideo eta bertso saioz girotuta.
Kontzertuko egitaraua hemen.
Haujijijai Batzordeak antolatuta. Izen-ematea, 20€ bikoteko, 15:30etik 16:00etara bitartean izango da.