Karlos Ormazabal Garapen Iraunkorreko diputatu ohiak emango du hitzaldia. Ondoren, galderentzako tartea egongo da.
Ikasturte amaierako emanaldia da.
Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak antolatuta.
Ekainaren 25etik uztailaren 4a arte egongo da.
Bertsoa oinarri duen dantza emanaldi berritzailea.
Sinopsia:
"Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oin puntetan menperatzen duten dantzaren bidez?
Galdera horren erantzuna da “errimak oinetan”, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Haatik dantza konpainiak jarri ditu oinak errimetan eta errimak oinetan. Dantza berriak, bertsoei jarriak".
Webgunea:
Uztailaren 2an eta 3an euskal sortzaileen I. topaketa izango da Azpeitian, Sanagustin kulturgunean, Ahotsenea sortzaileen guneak antolatuta eta Azpeitiko Kultur Mahaiak lagunduta. Egungo kultur egoeraren diagnosiak, sortzaileen elkar ezagutza eta lanak ezagutarazteko bideak dituzte, besteak beste, jorratzeko abiapuntutzat. Arlo guztietako kultur sortzaileei dago deialdia zabaldua. Izena emateko: info@ahotsenea.net-en.
Uztailaren 2an eta 3an izango dira, Sanagustin kulturgunean, Ahotsenea sortzaileen guneak antolatuta eta Azpeitiko Kultur Mahaiak lagunduta. Egungo kultur egoeraren diagnosiak, sortzaileen elkar ezagutza eta lanak ezagutarazteko bideak dituzte, besteak beste, jorratzeko abiapuntutzat. Arlo guztietako kultur sortzaileei dago deialdia zabaldua. Izena emateko: info@ahotsenea.net-en.
AItzealdenk! Zuzenean musikaldiaren lehen edizioan ateratako argazkiekin egindako erakusketa izango da. Oihan Amezua, Igor Froilan, Alaitz Ruiz, Xanti Rodriguez, Alberto Beloki, Borja Eizagirre, Iban Etxezabal eta Juan Mari Ibarzabalek ateratako argazkiekin osatuko da. Uztailaren 20ra arte egongo da.