Lertxundiren afonia dela-eta, idazlearen eta kantariaren arteko solasaldia ez da datorren asteazkenean izango. Data zehaztu bezain azkar jakinaraziko da noiz izango den. Eztarriko arazo honengatik aste honetan eman behar zituen kotzertuak ere atzeratu egin ditu oriotarrak.
Hori anbientea atzo arratsaldean Sanagustinen Elkartasun Eguneko kantaren flashmobaren entseguan! Bihar (larunbata) izango dute saioa, 18.00etan, plazan. Skandalue Elektrotxarangaren kantarekin egindako flashmoba da.
Azalpen txikien bidez instrumentuak aurkeztuz eta kantuen bidez soinuak ezagutuz, nahi duten guztientzat irekitako 'Kontzertu didaktikoa' egongo da, 19:00etan. Gainera, probatzeko aukera ere emango dute.
Joan den zapatuan, maiatzak 12, Azpeitiko Musika Bandak maiatzeko kontzertua eskaini zuen, Sanagustin kulturgunean. Estilo desberdinetako kantuak jo zituzten, besteak beste, 'Niño del Arrabal', 'Russischer marsch', 'Amapola', 'Gonna Fly Now' eta 'Nothing else matters' kantuak. Bideoan Musika Banda Metallicaren kanta jotzen agertzen da.
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||